Hitzaldia - eric Toussaint
Data: Martxoak 15 - 19:30
Lekua Museo San Telmo ( Iglesia )
Eric Toussaint politologo ospetsuak, banku pribatuen erreskateak eragindako zor publikoaz hitzegingo digu, izaera bidegabea duten zor gehienen inguruan eta hauen ondorio larriez.
Estatu eta gobernu buruek eta nazioarteko erakundeek zorraren ordainketa sahietsezina, eztabaidaezina eta derrigorrezkoa bezela aurkezten dute. Baina, honela al da egitan? Ez al dago beste aukerarik? Zeinek ateratzen dio probetxua zor honi?
Herri auditoriak zer diren azalduko du: herri bateko agintariek ezarritako zorpetze politikak modu kritiko batean aztertzeko tresna garrantzitsuak. Greziako, Ekuadorreko eta Estatu Espainarreko zorraren egoeraren inguruan hitz egingo digu.
Eric Toussaint Zientzia Politiketako doktorea da, Hirugarren Munduko Zorra Kitatzeko Komitearen bozeramailea eta ATTAC-Frantziako Kontseilu Zientifikoko kidea. Ekuadorreko Kanpo eta Barne zorraren Osoko Batzordeko kidea izan zen eta baita Greziako Zor Publikoaren Egiaren Batzordeko koordinatzailea ere. Liburu anitzen egilea, berrienen artean "Bancocracia" ( Icaria, 2014 )
Sarrera irekia tokia bete arte.
Hitzaldia gazteleraz izango da.
ORGANIZADORES: Departamento de Cooperación del Ayuntamiento de Donostia / Plataforma de la Auditoria Ciudadana de la Deuda Gipuzkoa ( PACDG)
COLABORA: San Telmo Museoa
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.eus
www.auditoriaciudadana.net