Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ikastaroa-EHU

LA BOLSA O LA VIDA. Beste ekonomia bat martxan

Data:

Lekua Urria 1, 2, 3, 8, 9, 10
Begirada Kontzienteak erakusketa Azaroak 17tik abenduak 12ra . Carlos Santamaría Zentroa
3 jardunaldi 17:00 - 19:30
3 jardunaldi 16:30 - 20:00 (tailer praktikoak/ talleres prácticos)
EHUko Zuzenbide Fakultatea.PARANINFO I

Munduko zorigaitz guztiak konpontzeko formula magikoa inposatzen duen sistema batean bizi gara: gehiago ekoiztu eta kontsumitu. “Zenbat eta gehiago hobeto“ leloa onartuz, “ganga” hoberena bilatu, lurraren baliabideak mugatuak direla kontuan hartu gabe, eta honek guztiak gizaki eta naturarengan, eta bereziki ekoizle eta emakumeengan duen eragin kaltegarria kontuan hartu gabe.

Komunitateen mantentzerako funtsezkoak diren lurra, ura, zaintzak… komertzializatu eta ustiatzen dira “garapenaren” izenean. Herri-ondasunak indarrez bahitzen zaizkie herritarrei merkatuaren mesedetan. Dena saltzen da, dena erosten da. Dena bortxagarria da. 2017ko ikastaroaren ildoari jarraitu, eta aurrean dugun premiazko erronka nagusiei, Aldaketa Klimatikoaren erronkei, aurre egiten dieten ekoizpen eta kontsumo alternatiboetan zentratuko gara honakoan.

Guzti hau, Bizitzaren Sarea defendatzeko asmoz. 18 orduko ikastaroa urrian.

+ Begirada Kontzienteak erakusketa azaroan

 

CALCUTA ONDOAN

www.calcutaondoan.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa