Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Emakume agintariak – Maribel Izkue

Data: Urria 4
19:00

Lekua San Telmo Museoa

Munduan, historiako uneren batean, berrogei naziok baino gehiagok izan dute emakume bat gobernuaren edo estatuaren burutzan. Batzuen amaiera tragikoa izan da, esaterako, Benazir Bhutto-rena, 2007an erail baitzuten, oposizioaren buruzagia zelarik. Beste batzuk, eztabaidak sortzen dituzte, adibidez, Aung San Suu Kyi Nobel saridunak, Birmaniako demokraziaren ikono izatetik igaro baita salaketa larriak jasotzera, hain zuzen ere, gaurko krisi humanitario handienetako bat, rohingyenen aurkakoa, onartzearena. Batzuk, ustelkeria salaketak jasotakoak dira, esate baterako, Park Geun-hye korearra, beste batzuek, historiara pasatu dira, adibidez, Liberiako Ellen Johnson Sirleaf.

 


Hitzaldian, hortaz, azken bi hamarkadetan, munduan, estatu edo gobernu buru izandako emakumeak ekarriko ditugu gogora, bai eta tokian tokiko egokierak astiroago aztertuko ere, emakumeak boterera heltzeak herri haietako bakoitzaren historia politikoan mugarri bat ezarri zuen aldetik.

 


Maribel Izkue:

5W aldizkariaren sortzaile eta kazetaria. Asian egin du bere karreraren parte handi bat, hamarkada bat eman baitzuen Filipinetan, Indian eta Japonian, EFE agentziaren korrespontsal moduan. Tokioko ordezkaritza zuzendu zuen 2011ko ekainetik 2013an Espainiara itzuli arte, eta handik eman zituen Fukushimako tsunamiaren eta krisialdi nuklearraren gaineko albisteak. Erroman ere izan da berriemaile, eta kolaborazioak egin ditu El Periódico de Catalunya eta beste hedabide batzuetan. 

 


Donostiako Udala- Lankidetza Atala – San Telmo Museoa – Revista5W –EHU/UPV

www.donostia.eus/lankidetza - www.santelmomuseoa.eus

943481471

donostia@setem.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa