Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

LIBURUAREN AURKEZPENA

GGKEN ETA ENPRESEN HARREMANA EZTABAIDAN

Data: Otsailak 19, 19:00etan

Lekua Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa(San Jeronimo Kalea)

Lankidetzako aurrekontu publikoen mozketekin, GGKEen eta enpresa pribatuen arteko kolaborazioa ez da indartu baino ere egin. 90 hamarkadan, "kausa duen marketina" elkarren etekina izango zuen sinergia bat bezala aurkeztu zen: alde batetik, enpresek beraien publizitatea handitu eta irudi on bat ematen zuten, eta aldiz, GGKEek, beraien proiektuak garatzeko dirua lortzen zuten. Honela, Coca Cola edo Pepsi bezalako enpresak, Gurutze Gorria, edo Intermon Oxfamekin batera kanpainak egiten hasi ziren.

 

Eta joera horri behin betiko oniritzi ofiziala eman ziona Global Compact izan zen, Nazio Batuek zabaldua 1999an. Ekimen hark enpresa transnazionalen eskakizunari erantzun zuen, non eskatzen zuten garapen agenteak bezala onartuak izatea. Harrez geroztik, enpresa handiek Gizarte Erantzunkizun korporatiboa duten programa asko garatu dituzte eta instituzioek tresna asko sortu dituzte enpresen programa horiek berauen garapenerako lankidetzaren planen barnean ezarri ahal izateko. Eztabaida sakon bat egin eta gero GGKEen Koordinakundean enpresa pribatuekin kolaboratzeko zenbait irizpide zehaztea adostu zen.

 

Miguel Romerok eta Pedro Ramirok idatzitako "Pobreza 2.0" (Icaria, 2012) liburuaren aurkezpenarekin 2 ikuspegi aurrez aurre ipiniko ditugu: ikuspegi horietako baten arabera, enpresa handiekin kolaboratzeak GGKEak ezberdintasun eta eskubideen urraketen arduradunak diren enpresekin lerrokatzen ditu. Bigarren ikuspegiak eskatzen du aurreiritzi zaharrak eta ikuspegi ideologizatuegiak alde batera uztea, lankidetza moderno baterantz aurrera egin ahal izateko. 

 

Pedro Ramiro, liburuaren egile-kidea eta OMAL Multinazionalen Latinoamerikako Behatokiaren koordinatzailea, Bakea eta Duintasuna elkartekoa; eta Jaime Atienza, Intermon Oxfamekoa.

Pedro Ramiro: egile-kidea beste batzuen artean: "El negocio de la responsabilidad. Crítica de la Responsabilidad Social Corporativa de las empresas transnacionales" y "La energía que apaga Colombia. Los impactos de las inversiones de Repsol y Unión Fenosa"

 

Nerea Basterra: nazioarteko enpresa ezberdinetan marketinean aditua. Gau egun, Ipar zonaldeko Interman Oxfamen lurralde zuzendaria da.

 

 

www.donostiaentremundos.org  /  www.ongdeuskadi.org / http://omal.info / www.intermonoxfam.org

 

n@donostia.org">lankidetza_cooperacion@donostia.org  /  943481471

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa