Martxa
Data: Martxoak 22-11:30
Lekua Irteera: Trintxerpeko azoka
Gaur egungo krisi testuinguruan, aurreiritziak, zurrumurruak eta beste fobia batzuk zabaltzen joan daitezke gure gertuko etorkizunean. Egunero lan egin behar dugu hau gerta ez dadin. Ezin dugu onartu lehen, bigarren eta hirugarren mailako hiritarren irizpidean oinarritzen den gizarte bat. Ezinbestekoa izango da bizikidetza eta harremanak sustatzea eta lehentasun nazionalaren ideiak baztertzea. Baita eskubide politiko, sozial eta lan-eskubideen berdintasunaren alde lan egitea ere. Horrela guztiok irabazten dugulako!
LEHENENGO ETXEKOAK.GUZTIOK GARA ETXEKOAK
Trintxerpeko azokatik Donostiako Boulevardera
SOS ARRAZAKERIA
943321811