Data: Urria 16-22 -2017
Urriaren 17, Pobrezia eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko eguna da. Gizarte-erakundeek mugitzeko deia egiten diote gizarteari pobreziaren eta desberdintasunen aurkako neurri zehatzak eta eraginkorrak lortzeko. Aurten, kanpainaren ardatz nagusia behartutako migrazioak izango dira. Urriaren 16tik 22ra bitartean Donostian hainbat jarduera antolatu ditu Zero Pobrezia Plataformak. Egun hauetan gure aldarrikapenak entzuteko eta hauekin bat egiteko aukera izango duzu:
Urriaren 16an,19:30ean: Trueba zineman, "Afrikako Malkoak" filma eta, ondoren, solasaldia Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformarekin.
Urriaren 18an, arratsaldean, Cristinaenean: "Begirada Kontzienteak" erakusketaren bisita gidatua izango da, eta ondoren Maryam Fathi emakume kurduen eskubideen aldeko ekintzailearekin solasaldia izango da.
Urriaren 21ean: Bizi-martxa. Haizearen Orrazitik hasita Boulevarderaino egingo da aldarrikapen martxa.
http://zeropobreziadonostia.blogspot.com.es/
http://www.ongdeuskadi.org/es/index.php