Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

13. Ekozinemaldia     

Zor ekologikoari buruzko Nazioarteko Zinemaldia    

Data: Martxoak 25,26-19:00-Koldo Mitxelena
Martxoak 25,26,27-11:00-Ingeniaritza Goi Eskola (Europa plaza,Donostia)

Lekua

Aurten ere zinemaldia film oso inspiratzaileekin iritsi da; pertsonentzat eta naturarentzat kaltegarriak diren proiektuei aurre egin dieten pertsonen lorpenak kontatzen dizkiguten filmekin. Kasu horietako bat El Salvadorren gertatu zen, herri mobilizazioaren ondorioz, eskala handiko meatzaritza debekatzeko lege bat onartu baitzen. Film horretako protagonista gurekin izango da.

 

Ekintzaile Ilegalak (meatzaritza proiektu baten kontrako desobedientziari buruzkoa) eta Uraren aldeko gudariak film kanadarra (indigenek eta bertako beste hainbat biztanlek fracking proiektua gelditzea lortu zuten) ere izango ditugu. Horrez gain, Oaxacan parke eolikoek sortutako arazoa ere landuko da (bertan daude estatu mailako enpresak; Iberdrolak, adibidez, bost parke ditu, komunitate indigenen lurretan). Gainera, tokiko adibideak izango ditugu, esaterako, Bolintxu, azken harana eta Aralar, mundua leku den lurra. Zikloan, Indonesia, Panama eta Chiapaseko egoerak aztertuko dira.

 

Antolatzaileak: TRADENER (Energia Trantsizio Demokratikoa), Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI) eta Ekologistak Martxan

 

Martxoak 25, 26 - 19:00 - Koldo Mitxelena Martxoak

25,26,27 - 11:00 - Ingeniaritza Goi Eskola (Europa plaza, Antigua, Donostia)

Sarrera doan

 

http://ekozinemaldia.blogspot.com

943 027157    zor.ekologikoa@gmail.com

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa