Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

BIDEOFRUNA

GDEIM IZIK-EKO 24.a

Data: Martxoaren 22a

Lekua Udal Liburutegiko ekitaldi aretoa ( San Jeronimo kalea)

Hassanna Aalia, giza eskubideen ekintzaileak, bere egoeraz hitz egingo digu, Marokon auzi-ihesean prozesatu eta bizi osorako kartzela zigorra jaso ondoren, "Gdeim Izik-eko 24ak" izeneko epaiketan. Aalia auzi-ihesean zigortu dute, epaiketa bitartean Euskal Herrian erbesteratua baitzegoen. Une honetan, bilatzeko eta harrapatzeko agindua dago bere aurka, eta asilo politikoa eskatu du. Hassana Aalia 2010eko GDEIM IZIKeko kanpamentuan egondako ehunka atxilotuetako bat izan zen. Kanpamentua desegin ondoren, 200 lagunetik gora Aaiuneko Kartzela Beltzera eraman, eta torturak eta bortxaketak pairatu zituzten. />

Juan Soroeta: UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbideko irakasle eta Nazioarteko Giza eskubideen Behatzaileen Elkarteko kideak parte hartuko du. Juan Soroetak behatzaile lanak egin ditu aipatutako epaiketan.

"GDEIM IZIK. El campamento de la resistencia Saharaui" dokumentala emango da.



LANKIDETZA ATALA
943481471
lankidetza_cooperacion@donostia.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa