Euskera · Castellano

Donostia Entremundos

MESA REDONDA

LOS LÍMITES DEL PERIODISMO EN LAS REVOLUCIONES ÁRABES

Fecha: 4 de julio a las 19:30 -En euskera-

Lugar MUSEO SAN TELMO

Mahai-ingurua : Alberto Pradilla, Karlos Zurutuza eta Mikel Ayestaran

                        Moderatzailea: Maddalen Iriarte  

Udaberri Arabiarrak hiru kazetari euskaldunen begietatik, munduan zehar errealitate ezberdinen berri ematen aritzen diren hiru freelance-ren eskutik. Eskarmentu handiko kazetari hauekin kazetaritzak arabiar iraultzetan izandako paperean sakontzen ahaleginduko gara.

 

"Udaberri Arabiarren lekuko zuzenak izan zarete, bertatik bertara ikusi eta bizi izan duzue momentu hori. Zer sentitu duzue pertsona eta kazetari moduan iraultza hauen aurrean?"

 

ALBERTO PRADILLA: "Sekulako eraldaketa historiko eta soziala izan da eta lekuko izatea izugarrizko ikasketa, azken finean, gazte arabiarrek erakutsitakoa duintasuna izan da. Baina, hala ere, herrialde hauetako biztanleek aldaketarako duten gogoekin geldituko nintzateke. Mohamed Bouazizik bere buruari sua eman zion unetik mundu arabiarra ez da berdina izan eta inoiz ez da izango."

 

KARLOS ZURUTUZA: "Zalantzarik gabe, gertakizun historiko handi baten lekuko izan naizelakoan nago. Askotan, baina, zuri-beltzean igorritako errelatoa izan dela pentsatzen dut. Grisaren ñabardurak bidean galdu dira maiz eta zaila izan da jakiten aktoreak zenbat eta nortzuk izan diren."

 

MIKEL AYESTARAN: "Udaberria oso interesgarria izan zen, baina sorpresaren ostean ondorioak etorri dira eta hau da benetako erronka. Udaberriaren ondorioek sekulako aldaketak ekarri dituzte eta kazetari bezala oso aberasgarria da hauek gertutik jarraitzea. Sobiet batasuna desegin zenetik ez da egon horrelako mugimendu politiko eta erlijiosorik"

 

 

 

Comparte este evento

Compartir


Lankidetza Bulegoa