Euskera · Castellano

Donostia Entremundos

EXPOSICIÓN FOTOGRÁFICA: EL PUEBLO SARAYAKU FRENTE A LAS PETROLERAS.

Fecha: 26 febrero - 17 marzo.

Lugar Centro Cultural Aiete

Amazonia ekuatorialeko Quechua herri indigena da Sarayaku. Petroleo enpresen aurka daraman borroka etengabeagatik da ezaguna estatuan zein nazioartean.

Euren eta oihanaren biziraupena defendatzeko, komunitate indigenen baliabide naturalen erabilera arautzen duen lurralde kudeaketarako plana garatu dute. Euren lurralde eta baliabideen kudeaketa eta antolaketa iraunkorrarekin, euren antolaketa politiko eta soziala indartzen saiatzen dira; gaurko eredu kapitalistaren politika eta ekonomia neoliberalari erantzun alternatibo eta eraginkorra emateko.

Franklin Toalaren hitzetan, Sarayaku komunitatearen ordezkari eta bozeramailea Quiton, "heriotza eta suntsiketa proiektu baten aurrean, bizitza eta ongizate proposamen bat egiten dugu, eta ez bakarrik bertakoentzat, Amazoniako eskualdearentzat, herrialdearentzat eta gizateriarentzat. Gure proposamenak SUMAK KAWSAY (Bizitza Ona) bermatu nahi du gure herriarentzat, gure oihanarentzat eta atzetik datozen belaunaldientzat"

www.ccoo-euskadi.net/webeuskadi/menu.do?Areas:Cooperacion

pazsolidaproyectos@euskadi.ccoo.es">pazsolidaproyectos@euskadi.ccoo.es

Comparte este evento

Compartir


Lankidetza Bulegoa