Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

HONI BURUZ

Donostia Entremundos – San Sebastián Munduen Artean Lankidetza Atalak egindako programa bat da. Bi hilean behin kaleratzen da Donostiako GGKEek eta zenbait entitatek egiten dituzten Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio ekintzen berri emateko, Lankidetza Atalak egiten dituenekin batera.

Donostia Entremundos munduan gertatzen ari dena ezagutzeko leiho bat da, jasotzen dituen jarduerek errealitate ezberdinen zergatiak aztertzen dituzte, gizarte globalizatzailea jartzen dute zalantzan, indarrean dauden balioei buruz iritzia ematen dute, informazio alternatiboa eskaintzen dute…

Donostia Entremundos agenda solidario bat da hitzaldiak, jardunaldiak, ikastaroak, antzerkiak, kontzertuak, eztabaidak, zinea eta beste zenbait ekintza ekartzen dituena gure hirira, herrien desberdintasunen, indarkeriaren eta zor zaien justiziaren ahanzturaren zergatien gainean kontzientziatzea xede duena.

HELBURUAK

  • Donostiarrei informazio alternatiboa eskaintzea
  • Hezigarria eta alternatiboa den aisialdirako agenda bat izatea.
  • Donostiako herritarren jarrera kritikoa eta eraldatzailea sustatzea.
  • Gizartearen ordena berri bat lortzeko konpromiso-jarrerak bideratzen dituzten balio solidarioak sustatzea.
  • Hegoaldeko herrien errealitateari buruz eta guk errealitate horietan dugun eraginaz kontzientziatzea.
  • Herritarren parte hartze aktiboa sustatzea, gizartearen eraikuntza ahalbidetzen duen sare sozial konprometitua, dinamikoa eta kritikoa sortuz.

Euskadiko GGKEei buruzko informazio gehiago:


Lankidetza Bulegoa