Erakusketa eta joku digitala
Data: Uztailaren 4tik irailaren 3ra
Lekua Uliako Interpretazio Zentroa
Krisi Klimatiko eta Zibilizatorioko testuinguru batean, kanpaina honek agerian utzi nahi du giza eskubideen eta ingurumen-eskubideen (edo naturaren eskubideen) defendatzaileek eta kolektiboek aurrez aurre duten jazarpen- eta zaurgarritasun-egoera. Paradoxikoa dirudien arren, era guztietako erakundeek eta enpresek krisi klimatikoaren aurrean jardutea beharrezkoa dela onartzen duten une honetan, lurra, lurraldea eta natura defendatzen duten pertsonak jazarriak, kriminalizatuak eta, kasurik txarrenean, erailak izaten jarraitzen dute.
Mugarik Gabek egindako ikerketa batean oinarritzen da eta lau kasu erakusten ditu:
• PARAGUAI: SOJA ITSASOA ETA BIZITZARAKO ITOAK.
• KOLONBIA: BIZITZA BELZTEN DUEN IKATZA.
• GUATEMALA: ETA URAREN PRIBATIZAZIOA.
• HONDURAS: BANANA ERREPUBLIKATIK ERAUZKETARA.
Gainera gai berdinei buruzko galderen eta erantzunen joko digital batekin dator, erakusketa ikusten duten pertsonek QR kode baten bidez jokatu dezaketena: https://www.mugarikgabe.org/bizitza-jokoan-jolasa/
Bizitza Jokoan kanpainaren edukiak: https://www.mugarikgabe.org/es/congreso-bizitza-jokoan/
Gaztelaniaz eta euskaraz.
ANTOLATZAILEA:
943 44 59 77