Mahai ingurua - El Derecho a Resistir - Aminetu Haidar-Mina Baali
Data: Uztailak 12 - 19:00
Lekua San Telmo Museoa
2020ko irailean, Marokoko Okupazioaren Aurkako Saharar Instantzia (ISACOM) eratu zen. Erakunde hori giza eskubideen defendatzaileek osatzen dute (horietako asko borroka eta erresistentzia-ibilbide ezaguna dutenak), eta Aminatou Haidar aktibista da presidentea. ISACOM sortu zenean, Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko gatazka armatuari berriro ekitearekin batera, 2020ko azaroan, ekintzaile sahararren aurka egindako errepresioa larriagotu egin zen, bereziki erakunde horretako kideen aurka.
HEGOA Institutuaren laguntzarekin Mendebaldeko Sahara okupatutako biztanleria zibil sahararraren aurka egindako urraketa larriak monitorizatzeko egin duen lanaren zati gisa, ISACOMeko talde bat, Aminatou Haidarren koordinaziopean, txosten espezifiko bat prestatu du giza eskubideen defendatzaileen eskubide zibil eta politikoen urraketari buruz, 2020ko irailetik (ISACOM sorrera) 2022ko abendura bitarteko kasuak dokumentatuz.
Aurkezpen-jardunaldi honetan Aminetu Haidar eta Mina Baali ekintzaileak izango ditugu solaskide eta Fatimetu Zenan aurkezle.
Gaztelaniaz izango da eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.
ANTOLATZAILEA: Euskal Fondoa
+Info: https://labur.eus/e5cih
Laguntzen du: Donostiako udaleko lankidetza atala