Hitzaldia - "La Vida en Juego"
Data: 15 de Julio -11:30
Lekua Uliako Interpretazio Zentroa
Krisi Klimatiko eta Zibilizatorioko testuinguru batean, kanpaina honek agerian utzi nahi du giza eskubideen eta ingurumen-eskubideen (edo naturaren eskubideen) defendatzaileek eta kolektiboek aurrez aurre duten jazarpen- eta zaurgarritasun-egoera. Paradoxikoa dirudien arren, era guztietako erakundeek eta enpresek krisi klimatikoaren aurrean jardutea beharrezkoa dela onartzen duten une honetan, lurra, lurraldea eta natura defendatzen duten pertsonak jazarriak, kriminalizatuak eta, kasurik txarrenean, erailak izaten jarraitzen dute.
Hitzaldi honetan DALILA ARGUETAk parte hartuko , Giza Eskubideen defendatzailea da. Arrigarria egiten bazaigu ere, Hondurasen bere lurra eta ibaiak defendatzeagatik mehatxatuta herrialdetik alde egin behar izan zuen emakumea. Ulian dugun erakusketa baliatuz eta hitzaldi parte hartzaile baten bitartez, bere esperientzia ezagutu eta horren atzean ezkutatzen diren arrazoien inguruan ausnartu ahal izango dugu.
Gaztelaniaz.
Bizitza Jokoan kanpainaren edukiak: “Bizitza Jokoan”: https://www.mugarikgabe.org/es/congreso-bizitza-jokoan/
ANTOLATZAILEA: www.mugarikgabe.org
943 44 59 77