Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Tailerra

Emakumezko ekintzaileentzako marketin-estrategiak

Data: Uztailak 19 / 17:30-19:30

Lekua Online - Zoom

“Begirada Sozialarekin Ekiten III” ibilbidearen laugarren tailerra. Ingurukoei begirada kritiko eta eraldatzailea eman nahi dieten proiektu horiek babesten jarraituko dugu. Oraingo honetan, proiektuen marketina eta komunikazioa landuko ditugu.

 

Kontsumo-gizarteak eta digitalizazioak eraginda, arreta handia jarri behar diogu sareetako eta offlineko sareen munduan ikusgarriak izateari. Egunean pertsona batek 3.000 eta 5.000 publizitate-mezu artean jasotzera iristen da, eta horrek lehia handiago batera garamatza, produktu erakargarriena nork duen ikusteko lasterketa batera. Batzuetan, eskaintzen duten produktuari buruz gezurra esaten, edo etika zalantzagarriko teknikak erabiltzen.

 

Hala ere, oraindik posible da zure proiektua munduari modu jasangarrian eskaintzea. Tailer honetan zure proiektuaren marketina bideratu ahal izateko gakoak aurkitzen saiatuko gara. Baita ingurune digitalak eskaintzen dizkigun tresnak eta marketin-planaren barruan bakoitzak bete behar duen funtzioa ere.

 

Horretarako, UP Komunikazioko Urko Pikaza izango dugu, marketinean eta komunikazioan aditua, gaztetatik bere inguruko mugimendu asoziazionista herrikoiarekin lotuta izandakoa, eta bere arloan eduki sozial eta solidarioko proiektuekin esperientzia handia duena.

 

Tailerra uztailaren 19an, asteazkena, izango da, 17:30etatik 19:30etara, Zoom plataformaren bitartez. Uda ostean bueltatuko gara tailer hauekin. 

 

Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea uztailaren 19aren goizean amaituko da.

 

Gogorarazi nahi dizuegu tailer hauek ekintzailetza sozial eta eraldatzailearen munduan interes desberdinak dituen edonori zuzenduta daudela, ekintzailetzan ibilitako jendeaz gain.

 

Saioan izena emateko formulario hau bete behar da. Formularioa

 

Gaztelaniaz izango da.

 

Zuen zain gaude!

 

 

 

ANTOLATZAILEA: Mugarik gabeko Ekonomilariak

722 371 633

ernesto.fernandez@ecosfron.org

 

https://ecosfron.org/estrategias-de-marketing-para-emprendedoras-es-emakumezko-ekintzaileentzako-marketin-estrategiak/

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa