Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

VI. LEHIAKETA ARTISTIKOA

SASOIKO FRUTA ETA BARAZKIAK EZAGUTZEN

Data: 2023ko irailaren 27ra arte

Urtero antolatzen dugun argazki/arte lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Lehiaketa horren gai nagusia "Sasoiko fruta eta barazkiak ezagutzen" da. 

 

Irabazi 100 €-rainoko bonuak kontsumo arduratsuko Eibar Eraldatuz Mapako saltokietan kontsumitzeko.

Lehiaketa honen bidez, gizartea kontzientziatu nahi da, giza ekintzek inguruan duten eraginari buruz, bai gizartearen eta gizakiaren ikuspegitik, bai ingurumenaren ikuspegitik.

 

Lehiaketak bi diziplina artistiko desberdin eta hiru kategoria ezberdin izango ditu:

 

• Teknika mistoak  (obra horiek akuarelekin, collageekin, argizariekin eta/edo koloretako lapizekin egiten dira). Bi kategoria izango ditu:

  • DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak
  • DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak

 

• Argazkigintza .

 

Nahi duten guztiek parte har dezakete.  Bidal ezazu zure obra 2023ko irailaren 27a baino lehen honako helbide honetara lehiaketaegoaizia@gmail.com

ℹ️ Informazio gehiago: https://egoaizia.org/eu/oinarriak-vi-lehiaketa-artistikoa/

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa