Erakusketa
Data: Urria 17- Azaroa 19
10:00-14:00/16:00-20:30.Igandeak itxita.
Lekua Okendo Kultur Etxea (Nafarroa Hiribidea, 7)
"Ojos de Inhambane" Elisenda Ponsek egindako eta Munduko Begiak ekoitzitako argazki erreportajea da. Inhambane probintzian (Mozambike) fundazioaren lana ezagutzera ematen du, prebenitu edo senda daitekeen itsutasuna desagerrarazteko.
Egilea El Periodico de Catalunya-ko argazki-taldeko kidea da, eguneroko informazioa ematen du eta erreportajeak egiten ditu. Interes orokorreko beste argitalpen eta aldizkari batzuetan ere laguntzen du. "Ojos de Inhambane" erreportajea inauguratu zenetik, Euskadiko, Nafarroako, Kataluniako eta Portugalgo beste leku batzuetan ikusi ahal izan da.
Ikusgai dauden 30 argazki baino gehiagotan, Inhambane probintzian ikusmen-patologia sendagarriak dituen pertsona talde batek bizi duen prozesua erakusten da.
Ilunpetik argirako bidaia da, eta pazienteek, haien laguntzaileek eta haiek artatzen dituzten langileek parte hartzen dute. Sarrera doan.
ANTOLATZAILEA
www.ojosdelmundo.org
646436837/646487037