Sebastian Alfiek zuzendutako "Gabor" dokumentalak Gabor Bene, argazki-zuzendari erretiratuaren istorioa jorratzen du. Boliviara joango da, hamar urte lehenago ikusmena galdu izanak zailtasunak eta mugak ekarri arren. Herrialdera iristen denean, oso modu aktiboan parte hartzen du Munduko Begiak Fundazioaren proiektuetako baten jardueren filmazioan.
Dokumentalean ikus daitekeenez, itsutasuna gorabehera, eta ahalegin eta pertseberantzia handiz, Gaborrek irudi zirraragarriak grabatzen ditu pertsona batek begi-lausoen ebakuntza bati esker bista berreskuratzen duenean. Eta begi-arreta egokirik ez izateak emakume eta gizon askorentzat dituen ondorioak ere islatzen ditu.
Gabor lehiaketa eta jaialdi anitzetan saritua izan da.
Sarrera librea lekua bete arte.
ANTOLATZAILEA:
646436837 / 646487037