Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai ingurua - Oroimenerako eskubidea ikuspegi feministatik

Kolonbiako eta Euskal Herriko esperientziak

Data: Urriak 3 - 18:30

Lekua Kaxilda. Arroka kalea, 2. Donostia

Hemengo eta hango erakundeen partehartzearekin, emakumeen zeregina aztertuko dugu bakea eraikitzeko prozesuetan eta oroimenerako eskubidearen aldeko lanean, hala nola egia, justizia eta erreparaziorako mekanismoak ikuspegi intersekzional batetik bultzatzeak duen garrantzia.

 

Parte hartuko dute:

  • Andrea Torres Bautistak, Nydia Erika Bautista Fundazioko kidea (Kolonbia). Giza eskubideen defendatzailea da eta abokatu espezializatua desagertze behartuetan.
  • Maider Marañak, Baketik Fundazioko kidea. Espezializatua gatazken konponbideen prozesuak sustatzen, giza eskubideak oinarri hartuta.
  • Elena Lopez-Mayak, Nazioarteko Bake Brigadetako kidea. Laguntza psikosozialetako prozesuetan eta gizarte sareak berreraikitzeko lanetan aditua.

 

Jarduera hau Andrea Torres Bautista Europan zehar egiten ari den biraren parte da, PBI Nazioarteko Bake Brigadek lagunduta. Andrea kide den Kolonbiako Nydia Erika Bautista Fundazioa (FNEB), lehen erakundea izan zen Kolonbian desagertze behartuen auzia lantzen; gaur egun, beste hainbat zereginen artean, gizarte zibiletik lideratzen eta bultzaten ari da Emakume eta Pertsona Bilatzaileen Lege-proiektua.

 

ANTOLATZAILEA: Nazioarteko Bake Brigadak (PBI)

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa