Liburu aurkezpena
Data: Urriak 5 - 19:00
Lekua Miramar Jauregia
Fotokazetaritza berrienaren proiektu amaiezina, amaigabeak diren bezala, pertsonen aurkako minek eragiten dituzten ondorioak. Gervasio Sánchez 1995eko irailetik ari da gaitz horren biktimekin lanean, bere bizitza profesionalaren zatirik handienean. Minek eragiten dituzten hondamenak bizitza osorako dira. Proiektu horren 11 biktimak ausaz aukeratu dira Afrikako hainbat herrialdetan, hala nola Angolan eta Mozambiken, Asiako Kanbodian, Afganistanen eta Iraken, Latinoamerikako, El Salvadorren, Nikaraguan eta Kolonbian edo Europan, Bosnia-Herzegovinan.
Proiektu dokumental honetako protagonistek irudikatzen dute mundu osoan pertsonen aurkako minen leherketek ehunka mila biktimari eragiten dien tragedia. Denek dute biziraupenaren eta duintasunaren aldeko borrokaz kontatzeko istorio bat, eta gure betebeharra da, gatazkei amaiera emateko gai ez garenez, haien bizipenak errespetatzea da.
Mahai-ingurua gazteleraz izango da.
Mahai ingurua:
- Gervasio Sánchez, egilea
- Sofía Elface Fumo, Mozanbike
- Manuel Orellana, El Salvador
- Ismael Díaz, medikua
- Carol Rojo, “Centro de Fotografía con Causa, f/DKV” - zuzendaria
Sarrera doakoa lekua bete arte.
Antolatzaileak: Donostiako Udaleko lankidetza Bulegoa eta Euskal Fondoa