Tailerra
Data: Urriak 27 / 17:00-18:30
Lekua Emakumeen Etxea (Okendo,9)
Tailerraren helburua da klima-aldaketak genero-ekitatean duen eraginaz jabetzea, bereziki testuinguru kalteberetan, Afrikakoan, kasu; emakumeek klima-aldaketari egokitzeko eta haren ondorioak arintzeko egiten dituzten jardunbideak balioestea; eta, jardunbideok oinarri, klima-krisiari eta genero-desberdinkeriari aurre egiteko irtenbideak bilatzen modu kolektiboan laguntzea.
Horretarako, Senegal, Kamerun eta Kongoko Errepublika Demokratikoko esperientziak ezagutuko ditugu. Tailerra Nazioarteko Elkartasuna erakundeak 2022-2023an garatutako Klima-aldaketaren inpaktua Kébémer Departamenduko (Senegal) genero-ekitatean ikerketan oinarrituta diseinatu da.
Tailer-emailea:
Izena emateko: https://forms.gle/XehwqxujirinraWK7
+INFO: derechoshumanossi@sol-inter.org / 609 56 78 67 (Irene)
ANTOLATZAILEAK: Nazioarteko Elkartasuna, IRDAS elkartea eta Mano sobre el Corazón elkartea
LAGUNTZAILEAK: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Emakumeen Etxea