Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Haziguneak

KOMUNITATE ZIRKULARRAK ERAIKITZEN

Data: Azaroaren 22

Lekua Goiza:Aquarium / Arratsaldea:Naturklima

Egun biribila pasa nahi al duzu?

 

Emaús Gizarte Fundazioan egin dezakezu, komunitate zirkularrak eraikitzeari buruzko gure hausnarketan lagunduz. Nola irudikatzen ditugu komunitate zirkularrak? Nola egin diezaiokegu aurre klima-larrialdiaren testuinguruari? Nor inplikatu behar dugu horretarako? Nola mobilizatu gaitezke aldaketa-eragile gisa? Galdera horiei eta beste batzuei helduko diegu Donostian azaroaren 22an egingo dugun egun osoko jardunaldian (izena eman dezakezu goizeko eta/edo arratsaldeko saiorako), Haziguneak prozesuaren barruan.

 

Bertan, hainbat diziplinatako adituekin elkar-banatuko ditugu jakintzak, esperientziak eta gure sentipenak, eta hauek, gure eguneroko praktikak inspiratu ahal izango dituzte, aldaketa-eragile bihurtzeko.   Horrela, goizeko saioan, ikuspegi komunitariotik klima-aldaketaren aurka borrokatzen duten eztabaidak ezagutzera emango dira eta dauden alternatibak elkar-banatuko ditugu; arratsaldeko saioan, berriz, aukera izango dugu beste komunikazio-modu batzuk pentsatzeko, sortu edo/eta partekatzeko gako zehatzak ezagutzeko, ingurumenaren arloan aktiboki inplikatzera eramango gaituztenak.

 

Parte hartu nahi al duzu? 

Izen-ematea:  https://forms.gle/EpmmXXo6rt33vVbd9

 

ANTOLATZAILEA: Emaus Gizarte Fundazioa / https://www.emaus.com/eu/

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa