Ba al zenekien argiztapen artifizialak giroa kutsa dezakeela, gasek edo zaratak egiten duten bezala?Tailer honetan haren ondorio kaltegarriak ezagutuko ditugu, zeru izartsua ezin ikusteaz haratago (guztion eskubidea dena): giza osasunaren, ingurumenaren, animalien eta landareen biziraupen-gaitasunaren narriadura, eta baita energiaren erabilera irrazional eta justifikaziorik gabea ere. Kontrolik gabeko argiztapen artifiziala mugatzeak funtsezkoa izan behar du klima-aldaketarekin konprometitutako udalerrientzat.
Tailerrean modu praktikoan ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkigun teknologiak kanpoko argiteria hobetzeko, eta nola aplika daitezkeen gure hirian.
Susana Malón, fisikari, astronomo eta zientzia-dibulgatzailea da, argi-kutsaduraren arloan espezializatua. 13 urte baino gehiagoko esperientzia du argiteria publikoaren, argi-kutsaduraren eta gaueko ingurunearen eta zeruaren babesaren arloan.
Izen-ematea: https://forms.gle/JZpYyuZd5Xa23mby9
ANTOLATZAILEA: SETEM HEGO HAIZEA
https://factoriadevalores.eus/
943359592 - 618422140