XXIV. Kurtsoa - 2024
Data: Martxoaren 4tik 21era
Lekua Ignacio Mª Barriola aulategia (3.05 gela), UPV/EHU Donostia
2000. urtetik medicusmundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitarekin UPV/EHU batera antolatzen dugun “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoaren edizio berrirako izen ematea zabalik.
Izen-ematea: https://forms.gle/2wTpwEK9dFN85fEUA
Kurtso honen helburu nagusia, ikasleei Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren analisirako tresnak ematea da. Era berean, eskubide urraketa horien atzean dagoen egiturazko problematika aztertzea, eta problematika hori partekatzen duten mundu-mailako hainbat errealitate ezagutzea.
EDUKIA: * Ikusi programa
Aukera askeko kreditu bat UPV/EHUko ikasleentzat. Lankidetza praktika bekatuak egiteko aukera: Interesa duten ikasleen artean, 4 pertsona hautatuko dira medicusmundi Gipuzkoaren tokiko bazkidea den eta, Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen alde lan egiten duen Peruko erakunde feminista batekin praktikak egiteko. Praktikek 2 hilabetetako iraupena izango dute, eta 2024ko udan izango dira.
ESKU-ORRIA: *Deskargatu hemen
ANTOLATZAILEA: MEDICUS MUNDI
https://medicusmundigipuzkoa.eus
688 78 34 90
comunicación.gipuzkoa@medicusmundi.es