Kaleko erakusketa - Bisita Gidatuak
Data: Martxoak 5 - Apirilak 7
Lekua Donostiako Bulebarrean
‘Ihesa zilegi balitz. Huir es un derecho. Ce sont des personnes’ Kale erakusketak lau freelance argazkilari ezagunek egindako formatu handiko 46 argazkiz dago osatuta. Gari Garaialde eta Javi Julio dira egitasmoaren sustatzaileak, eta biek egindako argazkiez gain, beste bi argazkilariren lanak ere ikusi ahal izango dira: Mikel Oibar eta Santi Donairerenak.
Bidasoan ateratako argazkiak dira, baina baita urrunago ere: Melilla, Lesbos, Zarzis, Mediterraneoa… Argazkiak euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko testuekin eta mapekin tartekatzen dira, beti ere, gizaki gisa interpelatzen gaituen drama batera hurbiltzeko asmoz. Azken batean erakusketaren asmoa da Irundik muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen egoera ikusaraztea. Azken bost urteotan 25.000 pertsona inguruk zeharkatu dute muga modu klandestinoan. Ahalegin horretan bederatzi lagun hil dira.
BISITA GIDATUAK - Gari Garaialde eta Javi Juliorekin
Izena emateko: http://www.ihesazilegibalitz.eus/bisita-gidatuak/
Informazio +: www.ihesazilegibalitz.eus
ANTOLATZAILEAK: Bostok Photo eta Nervio.
LAGUNTZAILEA : Donostiako udaleko lankidetza bulegoa