Erakusketa - Argazkigintza Humanitarioa
Data: Apirilak 16 - Ekainak 15
Lekua Okendo Kultur Etxea
Munduko Medikuek 1997az geroztik emandako sari prestigiodun honek urtero mundu osoan arazo sozialak, bidegabekeriak, eta giza eskubideen urraketak, modu egiazkoan eta hunkigarrian erakusten dituzten pertsonen argazki-bikaintasuna aitortzen du.
26. edizioak 5 fotokazetariren lana jasotzen du; María Clauss irabazleak, "Donde no habite el olvido" argazki-seriearekin, Espainiako gerra zibilaren ondoren Huelvan errepresaliatutako pertsonak erretratatzen ditu. Nazik Armenakyan finalistak "Rojo Negro Blanco" lanarekin errealitate ikusezin bat erakusten du: GIBa duten Armeniako emakumeena, senarrek kutsatuta eta bi aldiz biktima izanda. Santi Palacios, "La masacre de Bucha"- Ukraina seriearekin eta Federico Ríos, Darieneko Tapoia zeharkatzen ari diren migratzaileei buruzko argazkiekin. Sáshenka Gutierrezen "Jodete Cáncer" lanak aipamen berezia lortu zuen, mastektomia bikoitz batetik bizirik atera zen emakume baten erretratuak.
Erakusketaren inguruan jarduera-programa bat antolatuko da, eta web hauetan jarraitu ahalko da: www.donostiaentremundos.org
Medicos del Mundo elkarteren erakusketa - https://premioluisvaltuena.org/
Antolatzaileak: Donostiako udaleko lankidetza atala
Laguntzaileak: Donostia Kultura - Giza eskubideen Zinemaldia