Bisita gidatuak - Santi Palacios
Data: Apirilak 16 - 2 bisita gidatu:
17:15 eta 19:00
Lekua Okendo Kultur Etxea
Bucha hiria, Kievetik oso gertu, Errusiako indarrek Ukrainaren inbasioan egindako ankerkerien sinboloetako bat bezala pasako da historiara. Santi Palaciosen argazki-saiakerak errusiar tropak irten eta berehala sortutako sentsazioak eta irudiak jasotzen ditu, gerraren egunerokotasunaren izugarrikeria atzematen du eta gatazkaren hondamena eta krudelkeria transmititzen. Gainera, heriotza inguratzen duen bakardadea erakusten du.
Santi Palacios Luis Valtueña Nazioarteko Sariko finalista izan zen 2022an, eta bere saileko argazkietako bati Ortega y Gasset saria eman zioten. Sonda Internacional-eko sortzaileetako bat eta zuzendaria da: irudi bidezko kazetaritzan espezializatutako komunikabidea; Santi herrialdeko fotokazetaririk ezagunenetakoa da, nazioarteko kazetaritzan esperientzia handia duena. Bere lanari egindako errekonozimenduen zerrenda luzean agertzen da World Press Photo sari bat edo ANIGPren Fotokazetaritzako Sari Nazionala, bi urtez jarraian, beste askoren artean.
Santi Palaciosek 2 bisita gidatu eskainiko ditu. Gazteleraz izango dira:
Apirilaren 16an :
Beharrezkoa da izen-ematea: lankidetza@donostia.eus // 943481471 ( Lekuak mugatuak dira)
Médicos del Mundo erakundearen 26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria. Argazkigintza Humanitarioa erakusketarekin loturiko jarduera.
Antolatzailea: Donostiako udaleko lankidetza atala
Laguntzaileak: Donostia Kultura-Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia