Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Egitaraua - Udaberria

Afrika Behar-Beharrezkoa Gipuzkoan

Data: Udaberrian

Programa hau apirilaren 10ean hasi zen Antzoki Zaharrean Lamin Thior "Españul" arrazakeriaren aurkako bakarrizketarekin.

Aurten ere, "Crecer Juntas" Irakurketa Klubek jarraituko dute, Sonia Fernández Quincoces literaturagileak dinamizatuta.

Zinema afrikarraren ziklo txiki bat egongo da.

  • Maiatzaren 21ean, Amil Shivjiren VUTA N 'KUVUTE (Tanzania/Hegoafrika/Qatar/Alemania).
  • Maiatzaren 23an, Ellie Foumbiren MON PÉRE, LE DIABLE (Frantzia/AEB).

Bi filmak Trueba Zineman proiektatuko dira, 19:00etan.

Afrikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (maiatzak 25), maiatzaren 24an, ostirala, 19:00etan, Baobad Danza konpainiaren AFRIKANDO afrikar musika eta dantza ikuskizuna ospatuko da Intxaurrondoko Kultur Etxean.

Larunbatean, hilak 25, Pluralidad por África afrikarren elkarte donostiarrarekin konpartituko dugu ospakizuna.

Maiatzaren 29an Soki Madiel Kibangou-k (Maddi) kulturarteko joskintza tailerra eskainiko du.

Azkenik, ekainaren 3tik 22ra Okendoko Kultur Etxean "Zer gertatzen da Ruandan? Galdetu bizikletei”, Nafarroako Medicus Mundiren argazki erakusketa eskeiniko da.

 

Antolatzailea: Áfrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa (Bakerako Lankidetza Batzarrea, Proclade Yanapay eta TAU fundazioa​).

Laguntzaileak/Colaboran: Crecer Juntas, Medicus Mundi Navarra, Euskadiko GGKEEn Koordinakundea, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, Donostia Kultura eta  Pluralidad por África.

Babeslea: Lankidetza Bulegoa - Donostiako Udala.

 

Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa

943 298 055

gipuzkoa@procladeyanapay.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa