Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mahai ingurua

"Jódete Cáncer"

Data: Maiatzak 8 - 19:00

Lekua Okendo Kultur Etxea
Gaztelaniaz

Minbiziari aurre egiten dioten milaka emakumek ere aurre egin behar diote gaixotasun horrek dakartzan isiltasunari, mamuei eta tabuei. Hitzaldi honen bidez ezagutarazi nahi da, minbiziaren inguruan dagoen genero ikuspegi ezak, gaixotasun hau duten emakumeen bizipenetan duen eragina.

 

Mahai-inguru honetan parte hartuko dute: Jordina Arnau; Iñurri elkarteko kidea, minbiziaren akonpainamenduan, prestakuntzan eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik lan egiten duen elkartea. Emakumeei minbiziarekin lotutako estereotipoak gainditzen laguntzen diete, beren esperientzia, ahotsa eta gorputza emanez, eta urteetan ukatu zaien presentzia eta espazioa eskainiz.

 

Interneten bidez Sandra Monroy mexikarrarekin hitz egingo du. Bizitza salbatu zion alde biko mastektomia baten ondoren bere bularrak ez berreraikitzea erabaki zuen. Sandra aktibista bihurtu da beste emakume batzuei laguntzeko gaixotasun honen aurkako borrokan. "Jodete Cáncer" liburuaren egilea da. Bertan hitz egiten du bere esperientziaz eta kirurgia plastikoa sustatzen duen estetikaz, minbiziaren inguruko gezurrez , etika eta politika bihurtu den estetikaz; sexua, gorputzak eta hauen pertzepzioa kultura matxista batetik.

 

https://izaninurri.eus/es

Sandra Monroy - https://www.instagram.com/jodetecancer/

 

Sarrera librea lekua bete arte. Gaztelaniaz.

 

26.Luis Valtueña Nazioarteko Saria - Argazkigintza Humanitarioa erakusketan kokaturiko ekintza.

 

Antolatzailea: Donostiako udaleko lankidetza atala

Laguntzaileak: Donostia Kultura

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa