Zineforuna
Data: Maiatzak 7 - 10:30
Lekua EHU/UPV Donostia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian
“La ilusión de la Abundancia” dokumentalak Berta Cáceres, Carolina de Mouro eta Máxima Acuñaren bizitzak aurkezten dizkigu. Emakume hauek giza eskubideen defendatzaileak dira Latinoamerikan eta haien komunitateak defendatzen dituzte enpresa multinazionalen estraktibismoatik. Hauek sistematikoki haien lurra, baliabide naturalak eta bizibidea murrizten ari dira.
Aktibista hauen bizitzera hurbiltzean dokumentalak nabarian jartzen du enpresa hauek nola funtzionatzen duten eta nola batzuek mehatxu legalak eta fisikoak erabiltzen dituzten haien eredu ekonomikoa babesteko.
Dokumentala eta gero, mahai-inguru bat izango dugu Kolonbia, Honduras eta Guatemalatik datozen emakumeekin. Emakume hauek haien komunitateko naturaren defendatzaileak dira eta gurekin haien esperientziak partekatuko dituzte.
Gaztelaniaz izango da.
Antolatzailea: Alboan, Economistas sin Fronteras, OXFAM Intermón
943275173