Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Giza Liburutegia

Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeak

Data: Maiatzak 28 / 18:30–20:30

Lekua Ernest Lluch Kultur Etxea (2.tailerra)

Lau emakumek ("giza liburuak") osatuko dute Giza Liburutegia. Lau emakume horiek eskubideak defendatzeko lan handia egin dute hainbat esparrutatik (Guatemalako defendatzaileak, defendatzaile bakezaleak, emakumeen eskubideen defendatzaileak eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideen defendatzaileak).

 

Lau bizitza-historia oso desberdin, baina guztiak ezinbestekoak eta osagarriak, partekatuko dituzte parte hartu nahi duten pertsonekin, eta duten baliotsuena azalduko diete: beren bizipenak eta ibilbide emozionala. Horretarako, hainbat "irakurketa-txanden" bidez antolatuko da saioa, hau da: "giza liburu" bakoitzeko lauzpabost laguneko elkarrizketa intimoak.

 

Giza Liburutegiarekin entzute aktiboko dinamikak sustatu nahi dira eta ekarpenak egin giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen lana eta aktibismoa ikusarazteko. Garrantzia eman emakumeek gizarte begirunetsuak eta ez hain indibidualizatuak lortzeko egiten duten ahaleginari eta inplikazioari, pertsona guztien eskubideak bermatuak egon daitezen.

 

Izen-ematea: https://forms.gle/ciNj47Famkt91R6J7

 

ANTOLATZAILEA: MUGEN GAINETIK

www.mugengainetik.org

943 312029

paty@mugengainetik.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa