Hitzaldia
Data: Ekainak 11-19:00 / Euskaraz
Lekua Okendo Kultur Etxea
Armeniar herri zibilizazio ikuspegitik munduko zaharrenetako bat da Asia Mendebaldean eta Europan. Bere historia aberatsa eta konplexua da, milaka urte hartzen ditu, garai onberagoekin eta zailagoekin.
XX. mendea izan zen armeniarrek bizi izan duten unerik txarrena, orduan genozidioa pairatu eta lurralde historikoen galera garrantzitsu bat izan zuten. Halere, armeniarrek bizirik iraun zuten eta XXI. mendea estatu independente batekin hasi zuten.
Testuinguru zail batean Erevanek azkeneko urteetan erronka ugari izan ditu geopolitika konplexu batengatik eta azeriekin duen gatazkagatik. Azken horren ondorioa Karabakh Garaia Bakuren alde galtzea izan da. Beste behin armeniarren lurralde historiko bat hustu da. Hala ere, Azerbaijan ez dago ase eta orain NBEk aitortzen dituen Armeniako estatuko mugen baitako zenbait lurralde eskatzen ditu. Gerra-mehatxuak presente jarraitzen du geopolitika-joko arriskutsu baten erdian.
Asier Blas Mendoza (1977) Politika eta Administrazio Zientzia saileko irakaslea da UPV/EHUn. Sail honetako zuzendaria izan zen 2018 eta 2022 artean. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea da eta Geopolitikaz ikerketa taldeko zuzendaria. Bere ikerketa lerro nagusiak demokrazia ereduak, nazio gatazkak eta nazioarteko politika dira, atentzio berezia jarriz Sobietar Batasuna desagertzearen ondorioz sortutako estatuetan. Kaukasoko eskualdeari dagokionez, aspalditik ezagutu, bisitatu eta egonaldiak egiten ditu bertan. Irakasle bisitaria izan da Ivane Javakhishvili Tbilisiko Estatuko Unibertsitatean.
Euskaraz izango da hitzaldia. Sarrera librea lekua bete arte.
Munduko Medikuak elkartearen 26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria. Argazkigintza Humanitarioa erakusketan kokaturiko ekimena.
Antolatzailea: Lankidetza atala – Donostiako udala.
Laguntzailea: Donostia kultura