Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

KARTEL LEHIAKETA “KONTSUMO ARDURATSUA: GURE PLANETA ZAINTZEN

Data: Irailaren 25a arte.

Lekua Kartel lehiaketa

 “KONTSUMO ARDURATSUA: GURE PLANETA ZAINTZEN” KARTEL LEHIAKETA

Pobreziaren Aurkako Borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Sareak eta Biolurrek antolatzen dugun kartel lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kartelen gai nagusia agroekologia eta kontsumo arduratsua izango da.

BI SARI! 

- Gazteen kategoria (11-15 urte): 60 €-AN BALORATURIKO SARIA

- Helduen (>16 urte) kategoria: 150 €-AN BALORATURIKO SARIA

Lehiaketa honen bidez, gizartea kontzientziatu nahi da, giza ekintzek inguruan duten eraginari buruz, bai gizartearen eta gizakiaren ikuspegitik, bai ingurumenaren ikuspegitik ere.

Kartelaren teknika librea izango da (akuarela, collagea, argazkia, marrazkia, etab.).

Bidal ezazu zure obra 2024ko irailaren 25a baino lehen honako helbide honetara: redsostenibilidadambiental@gmail.com

Informazio gehiago:

https://redsostenibilidadambiental.org/eu/actualidad/kartel-lehiaketaren-oinarriak/

redsostenibilidadambiental@gmail.com">redsostenibilidadambiental@gmail.com

http://redsostenibilidadambiental.org 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa