Data: 2024ko urriak 19
17:00 - 18:45
Lekua Cristina Enea, Donostia.
Pobreziaren aurkako Borrokan Ingurumen Iraunkortasunaren aldeko Sareak ekitaldi berezi batera gonbidatzen zaitu Cristina Enean. Bertan, Iparraldearen eta Hego Globalaren arteko loturei buruz hausnartuko dugu, Gambia bezalako herrialdeetan itsasoaren gehiegizko ustiapenak duen eragina aztertuz.
Ekitaldi honetan, "Stolen Fish" dokumentala proiektatuko da, arrain irinaren industria Mendebaldeko Afrikako itsas baliabideak nola suntsitzen ari den erakusten duena, eta Noemí Fuster ekintzaile eta Biologian doktoreak, BonDiaMon eta Afrika, Stop Malaria GKEen sortzaileak, hitzaldia emango du. Fusterrek industria horren eta Europako arrain-haztegien arteko loturari helduko dio, bai eta eragindako erkidegoentzako gizarte- eta ingurumen-inplikazioei ere.
Izen ematea: redsostenibilidadambiental.org/actualidad/stolen-fish
Gure kontsumo-erabakien eraginari buruzko elkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat. Ez galdu!
redsostenibilidadambiental.org/actualidad/stolen-fish
redsostenibilidadambiental.org
688 64 52 28
jone@zabalketa.org