Liburu aurkezpena
Data: Abenduak 10 - 19:00
Lekua San Telmo Museoa
Espainian arrazakeriaren aurkako mugimenduan ahots ezagunenetako baten lehen eleberriak Lunjaren istorioa kontatzen digu. Lunja ausarta da. Gerlari bat. Kataluniako herri txiki batean jaioa eta amazigh jatorrikoa. Txiki-txikitatik aurre egin behar izan die arrazakeriari, pobreziari eta, batzuetan ere, bere kulturari berari.
Istorio honetan, atalez atal, Lunja, adinean eta sendotasunean hazten joango da. Berarekin bidaiatuko dugu, bere psikologoaren bulegotik, bere arazo mentalen jatorria ezagutzeko. Hitz bakoitzarekin, bere nortasunarekin adiskidetzen joango da, eta txikia zenean hainbeste markatu zuten zailtasunei aurre egingo die, beste batzuek berak bizitakoa pasa ez dezaten. Etorkinen hainbat eta hainbat seme-alabek bizitakoa.
Eleberri honekin, egileak mahai gainean jartzen du osasun mentala eta hau nola areagotzen den etorkinen alaba eta jatorri afrikarreko pertsona arrazializatua izateagatik.
Safia El Aaddam idazlea, dibulgatzailea eta aktibista da, sare sozialetan ezaguna @hijadeinmigrantes izenarekin. Bartzelonako Unibertsitatean filologia ikasi zuen, arabiar eta hebrear ikasketetan espezializatua, eta haurrei eta nerabeei arreta emateko graduondokoa du. Espainiako dibulgatzaile digital eraginkorrenetako bat da, arrazakerian, migrazio-gaietan eta genero-ikuspegian espezializatua. 2024an “España ¿racista?” izeneko saiakera argitaratu du, arrazakeria sistemikoaren sustraietan sakontzen duena.
Sarrera librea lekua bete arte.
Antolatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa atala; Donostiako Udaleko Kultur aniztasun bulegoa
Laguntzailea: San Telmo Museoa