Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Bideoforuma

Bideoforuma - Beste herri bat bidean

Data: Data: 2025eko irailak 17, asteartea
Ordutegia: 17:30 – 19:00

Lekua Lekua: Donostiako Emakumeen Etxea, Okendo Kalea 9

Publikoari irekitako jarduera honek "Sustraiak" dokumentalaren proiekzioa eta Afrikako aktibista batekin egindako elkarrizketa-espazio bat uztartzen ditu, zirkonio meatzaritzak eta krisi klimatikoak Saharaz hegoaldeko Afrikako landa-komunitateei nola eragiten dieten ezagutzeko, batez ere Senegalgo emakumeei. Bideoforumaren helburua kontzientzia kritikoa sortzea eta alternatibak sustatzea da, klima- eta genero-justiziaren ikuspegitik.
Dokumentalaren laburpena: 
Zirkonioaren ustiaketak Senegaleko Grande Côte eskualdeko komunitateetan eragina dauka. Grande Côte Opérations - Eramet aire zabaleko meategiak itsasbazterra zulatu du eta dunak desagerrarazi ditu, hala, komunitateak lekualdatu behar izan dira. Lortutako zirkonioa Iparralde Globalean eraldatzen da, pigmentuak, zeramika edo industria nuklearrerako erabiltzeko. Dokumentalak, tokiko biztanleriaren, aktibisten eta adituen eskutik, tokiko komunitateek aurre egin beharreko eta immigraziora bultzatzen dituen arazoa azaltzen digu. Bizkitartean, oraindik ere erroak botatzeko grina dute.
Izen-emateak: 
https://forms.gle/vjVqzTYt4UhoG4QG7
Gainera, ez galdu "Beste harri bat bidean" erakusketa, irailaren 1etik 7ra Emakumeen Etxean egongo dena.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa