Egoaiziak "BUNA: Isiltasun Osteko Ahotsak" dokumentala proiektatuko du, emakumeek Tigrayko gerran (Etiopia) izandako
erresilientziari buruzko erakusketa.
2020ko azarotik, Etiopiako iparraldeko Tigray eskualdea gerra bortitz baten eszenatoki bihurtu zen. 600.000 hildako baino
gehiago, eta 120.000 emakume eta neska inguruk indarkeria sexual sistematikoko erasoak pairatu dituzte. Gizateriaren aurkako
krimenez markatutako gerrak krisi humanitario larria eragin du, komunikabideetan ia erabat isilarazia.
+INFO: +34 640 07 66 30
https://egoaizia.org/
info@egoaizia.org
Egoera latz honen aurrean, Egoaizia euskal Gobernuz Kanpo Erakundeak funtsezko laguntza eskaini du tokiko erakundeekin elkarlanean: elikagaiak eta nekazaritza-tresnak banatuz, etaerresilientzia emozionala lantzeko programak garatuz. Tokiko hizkuntzan Buna izenez ezagutzen den kafe-errituala espazio terapeutiko bihurtu da, eta emakume askok euren zauriak sendatzen hasteko aukera izan dute.