Programa (Zineforum-a, bertso-saioak...)
Data: Urriaren 14tik 17ra.
Lekua Trueba Zinema
Lugaritz Kultura Etxea
...
Pobreziaren aurkako programa
Antolatzaileak: ZERO POBREZIA eta Euskadiko GGKen Koordinakundea.
Urriak 14:
TRUMPEN SHOWA ETA DEMOKRAZIAREN KRISIA
11:00
Donostiako kaian
Euskara/Gaztelania
Plataformak prentsaurrekoa egingo du pobreziaren aurkako astearen berri emateko. Jarduera manifestu bat irakurtzean eta perfomance aldarrikatzaile bat egitean datza.
ZINEMA FOROA: THIS IS ENGLAND
19,30
Trueba zinemak
Kresala Zine Klubarekin batera, This is England filma proiektatuko da. Ondoren, foro bat egingo da, autoritarismoei, eskuin muturraren gorakadari eta horiek demokrazian eta giza eskubideetan duten eraginari buruzko hausnarketa sortzeko.
Gaztelania
Urriaren 16an:
Bertsosaio "SHOWKRAZIA EDO DEMOKRAZIA"
19:00
Lugaritz Kultur Etxea
Euskara
Donostia Kulturarekin aliantzan, Lugaritzeko kultur etxean bertsosaio bat egingo dute Aner Peritzek eta Alaia Martinek. Gaijartzailea Imanol "Felix" izango da.
Bertsosaio tematikoa izango da, demokraziaren krisiaren gaiaz hausnartzeko.
Urriak 17: argazki-inpaktua + DBUS
Urriaren 17an bertan, pobreziaren eta desberdintasunen aurkako nazioarteko egunean, plataformak Argazki Inpaktua ekintza bat egingo du kaian. Jarduera horretara kazetariei egingo zaie deialdia eta, ondoren, hainbat hedabideren bidez hedatuko da, demokraziaren krisiaren gaia komunikabideetan kokatzeko.
Jarduera itxia.
Euskara eta gaztelania
Halaber, egun horretan zehar, DBUSekin aliantzan, hiriko autobus guztiek plataformaren kartel bat eramango dute, beren aldarrikapenak donostiarrengana hurbilduz.