Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ekitaldi solidarioa

Pintxo Solidarioa

Data: Irailak 27

Lekua San Juan plazan-a Bretxa - Donostia

Etiopia Utopiak datorren larunbatean, irailak 27, Donostiako San Juan plazan ospatuko den Pintxo Solidarioan parte hartzera gonbidatzen zaituzte, 11:30etatik aurrera.

20.000 pertsona baino gehiagok jaso dituzte Etiopia Utopia Fundazioak duela 16 urtetik Afrikako herrialde honetan bultzatzen dituen jarduera solidarioak.

Oraingo honetan, Fundazioak dei egiten die herritarrei osasunerako, elikadurarako eta nutrizio-autonomiarako eskubidea babestu eta babes dezaten, bost urtetik beherakoei eta egoera ahulean dauden haien amei zuzendutako kanpaina integral baten ardatz gisa.

Etiopian proiektu hau eta beste batzuk babestea da Pintxo Solidarioa jardunaldiaren helburua.

Iker Zabaleta sukaldariaren laguntza dugu, errezeta honekin egin baitu pintxoa:
Ogi txigortua, hegaluzea tipulin xehatuarekin, arrautza gogorra eta maionesa, nahastu eta txigortuaren gainean jartzen dena. Ondo xehatutako piper berdea frijitu, perrexil, maionesa, esnegain likido eta Maldon gatz pixka bat gehitu. Azkenik, pipermin bat gehitu.

San Juan Plazan itxarongo zaituztegu dastatzeko.

Bertaratu ezin diren pertsonek gure etiopiautopia.org web orriaren bidez ere lagundu eta dohaintzak egin ahal izango dituzte.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa