Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

IKASTAROA

XXVI. “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoa 2025

Data: Astelehenetik ostegunera. 2025eko azaroak 3, 4, 5, 6, 10, 11, 12, 13, 17, 18, 19 eta 20.

Lekua Ignacio Mª Barriola aulategia (3.02 gela), EHU Donostia

2000. urtetik medicusmundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitarekin EHU batera antolatzen dugun “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoaren edizio berrirako IZEN-EMATEA ZABALIK.

Kurtso honen helburu nagusia, ikasleei Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren analisirako tresnak ematea da. Era berean, eskubide urraketa horien atzean dagoen egiturazko problematika aztertzea, eta problematika hori partekatzen duten mundu-mailako hainbat errealitate ezagutzea.

EDUKIA:   

* Ikusi programa

Aukera askeko kreditu bat EHUko ikasleentzat.

Lankidetza praktika bekatuak egiteko aukera: Interesa duten ikasleen artean, 4 pertsona hautatuko dira medicusmundi Gipuzkoaren tokiko bazkidea den eta, Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen alde lan egiten duen Peruko erakunde feminista batekin praktikak egiteko. Praktikek 2 hilabetetako iraupena izango dute, eta 2026ko udan izango dira.

ESKU-ORRIA:

*Ikusi hemen

DATA: Astelehenetik ostegunera. 2025eko azaroak 3, 4, 5, 6, 10, 11, 12, 13, 17, 18, 19 eta 20.

ORDUTEGIA: 16:00-18:30

Izen-ematea: https://forms.gle/TxotKU74oKS79Kho7 (Urriak 27 arte) 
+INFO: educ.gipuzkoa@medicusmundi.es

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa