Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

sustraiak

Tailerrak

Sustraiak eta Hegalak: emozio-laguntza tailerrak emakume anitzentzat

Data: Hamabostean behin astearteetan (urrian hasi eta ikasturte osoan zehar)

Lekua Ametzagaña Kalea, 31 behea, Egia - 20012 (Donostia)

Sustraiak eta Hegalak emakume anitzentzako emozio-laguntza tailer-zikloa da, Haurralde Fundazioak antolatua. Psikologo baten gidaritzapean, ongizatea indartzeko eta autozaintzarako tresnak garatzeko espazio segurua eskaintzen du.

Topaketa bakoitza aukera da sentitzen dugunari hitzak jartzeko, astuna dena askatzeko eta komunitatean indarra aurkitzeko.

Hamabostean behin egiten dira saioak, astearteetan 10:00etatik 12:00etara, Egiako Ametzagaña kaleko 31. zenbakiko beheko solairuan (Donostia).

Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren laguntzarekin.

Izena ematea doan WhatsApp bidez: 685 56 72 19

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa