Topaketa
Data: Azaroak 5
Lekua Mundubaten egoitzan (Ametzagaña Kalea 19 atzekaldeko sotoa)
Doako espazio ireki honek emakume afrikarrek gatazken konponbidean eta bakearen eraikuntzan duten zeregina ikusarazi eta hausnartu nahi du. Ikuspegi integral batetik, emakume horiek beren lurraldeetan duten rolari helduko diogu.
Jardunaldi honek emakume afrikarrek — bereziki mauritaniarrek eta senegaldarrek — giza eskubideen defentsan eta beren testuinguruetatik bakea eraikitzen duten zeregina aitortu eta balioetsi nahi du, haien lidergoa, erresilientzia eta gaitasun eraldatzailea nabarmenduz.
Hizlari gisa izango dira Amineatou Ely mauritaniarra, Association des Femmes Chefs de Famille ordezkaria eta Maimouna N ‘Diaye, Senegaldik, Karibu Programaren arduraduna eta Y’en a marre erakundeko kidea.
DATA: Azaroak 5
ORDUTEGIA: 18:00tik 19:30 etara
INFORMAZIOA: mundubat.org / gipuzkoa@mundubat.org