Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

giza eskubideak ikastaroa

Ikastaroa

Giza Eskubideei buruzko Urteko IX. Ikastaroa: Generoaren Mugak – Emakumeentzako erronkak Iranen eta Afganistanen

Data: Azaroak 20 eta 21

Lekua UPV/EHU – Ignacio Maria Barriola Ikastegia - Donostiako Campusa - Ignacio Mª Barriola zentroa Elhuyar plaza, 1

Haurralde Fundazioak eta Afganistango Emakumeen eta Neskatoen Giza Eskubideen Aldeko Plataformak, UPV/EHUko Psikologia Fakultatearekin batera, urteroko ikastaro hau antolatu dute, genero-indarkeriei, arrazakeria egiturazkoari eta Iranen zein Afganistango giza eskubideen urraketei buruz hausnartzeko, ikuspegi feminista, antirrazista eta intersekzional batetik.

Azaroaren 20a, osteguna – Euskara Multi taldea
10:00 – 11:40
2.2 Gela · Ignacio M. Barriola Ikasgelategia (UPV/EHU)
Gaia: Generoen araberako apartheida eta giza eskubideak. Eztei behartuak eta erresistentzia feminista.
Hizlariak:
• Nilufar Saberi – Giza eskubideen aldeko ekintzaile irandarra eta Emakumea, Bizitza, Askatasuna taldeko bozeramailea (Madril).
• Manizha Ahmadzai – Afganistango errefuxiatu ginekologo medikua (titulua Espainian homologatua).

Azaroaren 21a, ostirala – Gaztelania taldea
11:00 – 12:40
2.3 Gela · Ignacio M. Barriola Ikasgelategia (UPV/EHU)
Gaia: Trauma soziala, ukatutako eskubideak eta emakume irandarren erresilientzia.
Hizlariak:
• Ryma Sheermohammadi – Iranen egoera, giza eskubideak eta emakumeen eskubideak aztertzen aditua.
• Manizha Ahmadzai – Afganistango errefuxiatu ginekologo medikua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Maleta Antirrazista: Ahalduntzea, Aniztasuna eta Giza Eskubideak proiektuaren esparruan, ikastaroak Iran eta Afganistango adituak izango ditu, generoen araberako apartheidaren eta errepresio iraunkorraren aurrean analisiak, esperientziak eta erresistentziarako estrategiak partekatzeko.

Azaroaren 20a, osteguna (10:00 – 11:30); Azaroaren 21a, ostirala (11:00 – 12:40)

UPV/EHU – Ignacio Maria Barriola Ikastegia - Donostiako Campusa - Ignacio Mª Barriola zentroa Elhuyar plaza, 1


Informazio gehiago: ong@haurraldefundazioa.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa