Proiekzioa eta solasaldia
Data: Abenduak 19
Lekua Donostiako Emakumeen Etxea
Gipuzkoan 12.000 pertsona inguru aritzen dira etxeko lanetan; %96 emakumeak dira eta %75 migratzaileak. Mundu mailan, zifra hori 75,6 milioi pertsonakoa da. Sektore horretan, prekarietatea partekatua da: askotan ez dago kontratu formalik, kotizazio osatugabeak daude, ordainsaririk gabeko «presentzia-orduak» deiturikoak erabiltzen dira. Legediak lan-baldintzak hobetzeko aurrera egiten badu ere, praktikan oraindik sistematikoki urratzen dira etxeko langileen oinarrizko eskubideak.
Egoera horren aurrean, etxeko langileen kolektibo askok laguntza-sareak sortzea eta antolatzea erabaki dute, beren eskubideak aldarrikatzeko, defendatzeko eta bermatzeko. "Las Voces Invisibles" autoantolaketa-prozesu horietako batzuk erakusten dituzte, egoera hori ikusarazteko eta eztabaida hori etxeko langileen beste kolektibo batzuei zein, oro har, gizarteari helarazteko.
Dokumentala ikusi ondoren, eztabaida irekia izango dugu protagonistekin, autoantolaketan izandako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko.
* NOIZ: Abenduak 19
* NON: Donostiako Emakumeen Etxea
* ORDUTEGIA : 16:30 – 18:30
* HIZKUNTZA: Gaztelania
* INFO: SOS RACISMO GIPUZKOA