Erakusketa
Data: Abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra
Lekua Gipuzkoako argazkilarien elkartea (San Juan 27 - Donostia)
“Akazien itzalian” argazki erakusketa Gipuzkoako Argazkilari Elkartean izango da ikusgai.
Gipuzkoako Afrika Beharrezkoa ekimenak, Proclade Yanapay, BLB Euskadi, Tau Fundazioa eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin elkarlanean, “Akazien itzalian” argazki erakusketa aurkezten du. Marta Moreiras argazkilariaren begiradaren bidez Afrikako errealitate garaikideei buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen duen ibilbide bisuala.
Erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra egongo da zabalik Gipuzkoako Argazkilari Elkartean, Donostian. Inaugurazio ekitaldi gisa, abenduaren 12an, ostirala, 19:00etan, Marta Moreiras argazkilariarekin solasaldia egingo da, haren sormen prozesua eta erakusketako irudien testuingurua ezagutzeko.
Erakusketa honen atzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dago, sentsibilizazioarekin eta nazioarteko lankidetzarekin duten konpromisoa berretsiz.
Gonbidatuta zaudete parte hartzera eta ikuspegi berriak eskaintzen dituen proposamen honetaz gozatzera!
INFO:
INFO:
ACPP: https://www.acppasamblea.org/
Proclade Yanapay: https://procladeyanapay.org/
TAU Fundazioa: https://taufundazioa.org/