Elkartasunaren Topagunea
Data: Otsailak 17
Lekua Pasai San Pedroko lonjan
Pasaia Itsas Festibalatik gonbidatu zaitu bihar, otsailak 17an, asteartea, Pasai San Pedroko Lonjan, 18:30etik aurrera ospatuko duten Elkartasunaren Topagunera.
Festibalaren 4. edizioaren (maiatzak 14 - 17) alderdi solidarioa partekatu eta balioan jartzeko espazio irekia izango da, beraiekin elkarlanean ari diren GKEekin batera: Zaporeak eta Salvamento Marítimo Humanitario (SMH), baita Pasaia Udala eta Albaola ere.
Aurtengo edizioan, Zaporeak-ek berriz ere festibaleko jantokiaren ardura hartuko du, parte hartuko duten tripulazioei otorduak eskainiz. Ekimen honen bidez bildutako funts guztiak Lesbosen egiten duten lanera bideratuko dira, bertan erakundeak pertsona errefuxiatuei elikadura emanez jarduten baitu.
Bestalde, Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) berriz ere parte hartuko du Aita Marirekin, laguntza humanitarioko ontzi bihurtutako bere atunontziarekin, eta festibalean zehar bisitatu ahal izango da.
Noiz: otsailak 17
Non: Pasai San Pedroko Lonjan
Ordua:
18:30 – 19:00 | Prentsaurrekoa
19:00etatik aurrera | Tertulia irekia