Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Kontzertu solidarioa Otsailak 25, asteazkena

Kontzertua

Kontzertu solidarioa: “Haien begientzako Musika”

Data: Otsailak 25, asteazkena

Lekua Jesusen Bihotza Eliza (JESUITAS) Andia kalea 3 Donostia

Gospel Donosti taldeak emozio eta eraldaketa sozialarekin duen konpromezua zabaldu nahi du bere musikarekin. Bere lan musikalaren bitartez, kontzertuak eskaintzeaz gain, elkartasun eta eskuzabaltasun guneak sortzen ditu.

Alain Gallegok, zuzendariak, Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatorioan eta Musikenen prestakuntza sendoa izateaz gain, benetako prozesuak laguntzeko eta pertsonekin konektatzeko bokazio gisa sentitzen du musika. 2012tik Gospel Bilbao zuzentzen du eta 2024tik Gospel Donosti.

"Haien begientzako Músika" 2017an hasten den ekimena da. Herritarrengana iritsi nahi du kultura-eskaintza baten bidez, pertsona guztiek kalitatezko begi-osasunerako eskubide unibertsalaren aldeko konpromiso aktiboa har dezaten sustatzeko.

Munduko begiak Fundazioak Ikusmenerako Eskubide Unibertsalarekin konpromiso senado du eta munduko lurralde ahulenetarikoetan saihets daitekeen itsutasunaren aurkako borroka aurrera eramaten du.Era berean, jarduten duten lekuetan, tokiko osasun-erakundeei gogoz laguntzen die prebentzio eta zainketa oftalmologikoetarako zerbitzu egonkorrak sortzeko. Horrek, ebakuntza kirurgikoaz gainera, lekuko arreta, prestakuntza eta euskarri teknikoa eta ekipo eta sendagaien hornidura eta abar ekartzen ditu.

 

SARRERA DOAN
www.ojosdelmundo.org
646487037 /646436837
mrodriguez@mundukobegiak.org; coordinacion.euskadi@mundukobegiak.org

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa