Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Sexu-osasunari eta Ugalketa-eskubideei Buruzko Jardunaldiak

Jardunaldiak

Sexu-osasuna eta Ugalketa-eskubideak

Data: Martxoak 20, ostirala eta 21, larunbata

Lekua Urumea Auditorioa - Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa (COMGi) - Frantzia Pasealekua, 12, bajo (Autobus Geltokiaren / Renferen ondoan) - Donostia-San Sebastián

2026ko martxoaren 20an eta 21ean, Donostian egingo dira Sexu Osasunari eta Ugalketa Eskubideei buruzko Nazioarteko Jardunaldiak,Haurralde Fundazioak eta Malen Etxeak antolatuta.

Topaketan, emaginak, Guatemalako eta Peruko emagin tradizionalak, osasun-profesionalak, ikertzaileak eta Ipar eta Hego Globaleko aktibistak bilduko dira, emakume migratuek sexu- eta ugalketa-osasunerako sarbide eraginkorra indartzeko eta politika publikoetan eragiteko proposamenak sortzeko. Antzinako jakintzen eta osasun praktika garaikideen arteko elkartrukerako gunea izango da, justiziaz, duintasunaz eta autonomiaz hausnartzeko.

Sexu eta ugalketa eskubideak ikuspegi intersekzional eta kulturarteko batetik landuko dira jardunaldietan, hiru ardatz hauek ardatz hartuta: antzinako jakintzak eta osasun sistemak; eskubideak migrazio testuinguruetan; eta gorputzak, merkatua eta egiturazko indarkeriak.

Modalitate presentziala eta online.

Non: Urumea Auditorioa, Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofiziala.

 

Ordutegia: Ostirala 20/03 (GOIZEZ): 09:30 13:45 / Ostirala 20/03 (ARRATSALDEZ): 16:00 18h30 / Larunbata 21/03 (GOIZEZ): 09:30 13:30

Izen-ematea doakoa da. Inskripzioa hemen: https://forms.gle/ZJGGnnG2qf9vbLiu7 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa