Zehar-Errefuxiatuekin-en Entretejidas/Sareginak proiektuaren baitan, jardunaldi honek topaketa, hausnarketa eta elkarrizketarako gune bat proposatzen du, osasun integralaren eskubidea, ingurumenaren jasangarritasuna eta ekosistemak kolektiboki bizitzeko eta gozatzeko parte-hartzea lotzen dituzten pedagogia sendatzaile komunitarioen inguruan.
Ekitaldiak esperientzia desberdinak bilduko ditu, kosmobisio anitzetatik abiatuta helburu komun bat partekatzen dutenak: pertsonak eta komunitateak berriz konektatzea lurraldearekin, natura ongizate emozional, fisiko eta sozialerako funtsezko elementu gisa balioan jarriz, baita bizitzaren jasangarritasunerako ere.
Baso bainuak eta feminismo indigenetatik abiatutako sendaketa komunitarioko prozesuak bezalako praktiken arteko elkarrizketaren bidez, honako gai hauek hausnartzeko gunea irekiko da.
Jardunaldia Cristina Enea Fundazioa-n egingo da, eta hitzaldi tarte bat eta parte-hartzaileekin elkarrizketa irekia uztartuko ditu. Saioa NARE – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programako Verónica Alvarezek dinamizatuko du.
PARTE-HARTZAILEAK
Non: Cristina Enea
Eguna: Ekainak 13
Ordua: 11:00- 13:00
Izen ematea: https://forms.office.com/e/EVtUmg1Y3B