Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Hiru mugak

Árgazki erakusketa

Hiru mugak, arzaki erakusketa, Aieteko Kultur Etxean

Data: Apirilak 23-tik ekainak 7ra arte

Lekua Aieteko Kultur Etxea

Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoa (Bakerako Lankidetza Batzarrea, Proclade Yanapay eta TAU Fundazioa) ekimenak, Juan Luis Rodríguez argazkilariarekin eta José Naranjo kazetariarekin batera,"Hiru Mugak" erakusketa aurkezten du.

Erakusketak Mendebaldeko Saheleko gatazkaren eragina zuzenean erakusten du. 2019 eta 2021 artean, biak Burkina Fasoko iparraldera eta Nigerreko mendebaldera bidaiatu zuten, Afrikako gatazka gogor eta konplexuenetako bat zuzenean kontatzeko helburuarekin.

Erakusketa apirilaren 23tik ekainaren 7ra bisitatu ahal izango da Donostiako Aieteko Kultur Etxean. Irekiera ekitaldi gisa, apirilaren 22an (asteazkena), 10:00etan, inaugurazio-hitzaldia izango da Juan Luis Rodríguez eta José Naranjo egileekin; bertan, sormen-prozesua eta erakusketako irudiak egin ziren testuingurua partekatuko dituzte.

Erakusketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa du, sentsibilizazioarekin eta nazioarteko lankidetzarekin duten konpromisoa berretsiz.

Parte hartzera eta begiradak hurbildu eta kontzientziak pizten dituen proposamen honetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu!

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa